XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ESPAINIAKO ALDEKO ESKUALDUN ANAIAK

Espainia-tarren odola ta eskualdunen odola

Orai ilabete edo duela. Queipo, Sevilla-ko Radio -esplikatzaileak, au erraiten zaukun :

Eskualdun jator-jator batek (un vasco cien por cien) erran du, goraki, nahiago duela bere eskual-odola ukatu, gorriekin bat egin baino (Prefiero renegar de mi raza vasca que no unirme con los rojos).

Eta hori dela benetako eskualduntasuna, erraiten zuen Queipo'k.

Benetako Eskual-erritarrak, bere izena, bere odola, bere izaite guzia leenago galdu bear omen du, gorriekin bat egin baino...

Baina, oroit ditzagun bertze espainiar izen-aundiko batek beihala erran itzak :

Nahiago dut Espaiña gorria, Espaiña zatituta baino .(Antes una España roja que una España rota).

Itz hoik Calvo Sotelo zenak erran zituen : eskualdunen etsai-purrukatua zelarik, fachistek maite-maite zuten Calvo Sotelo polituko aipatuak.

Eta, zuzen ere, its hoik, eskualdunen kontra erran zituen: eskualdunek gobernatzeko libertatea (estatuto de autonomia) eskatzen baitzuten, libertate orren kontra ari zelarik errepetitzen zituen.

Itz hoik, geroztik, on-artu zituzten (eta goraki laudatu) karlista, erre gezale ta katoliku izeneko Espaiña-tiar politiku oroek ere.

Beraz España-tiar katolikuendako, leen-bizi Espaiña da ; eta gero, gorri edo churi izaite hori.

España-tiartasuna galtzea, Espainia ukatzea, pekaturik aundiena dute, pekaturik nagusiena, tcharrena, lotsagarriena ; bertze, gorri edo churi izaite hori, pekatu tikiagoa, pekatu parkagarria.

Gehiago orainik: Calvo Sotelo-ren ustez, pekatu aundia egiteko, ezta Espainia ukatzeraino eldu beharrik ; pekatu hori, neurri gabea litzateke; hori España-tar batek egin lezakeanik ere eztu ametitzen.

Pekatu aundia egiteko, aski dukezu Espainia-ri larru-azalean unkitu baten egitea ; aski dukezu, Espainiak Eskual-erriaren gain duen indar-nagusitasuna, pochiño bat tikitzea, leguntzea.

Beraz, Espainia ukatzea, Españatiartasuna galtzea, pekatu izigarria da, neurri gabea, aundien-aundiz izenik ere ezarri ez dizaiokeena.

Espainia-ri larru-azalean unkitu bat bederen egitea, hori ere pekatu aundia.

Politikan gorri edo churi izaitea ?

Hortan eztuzu pekatu aundirik : obe dukezu churi izaitea : bainan gorri izanagatik ere, Espainia maite baldin baduzu, konponduko gera, parkatuko dizugu pekatu hori.

Oriche da Calvo Soteloren dotrina: oriche da España-tiar fachista, katoliku ta churi guziak on-artu, loriatu ta goretsi duten dotrina :

- Leenbizi Espainia ez ukatzea, Españatiartasuna ez galtzea.

- Gero, bertze guzia.

Bizkitartean, dotrina hori, Calvo Sotelo-k, Queipo de Llanok eta Espaina-tiar orok, berendako dute bakarrik : bertzeendako... ikusi dugu gorago : Euskaldunak, Eskual-erritarrak, gorriekin bat-egin baino leenago, galdu behar du bere izaitea, ukatu behar du bere izena, saldu behar du bere odola.

Espaiña-tarren odola, beraz, gauza balio aundi-aundiakoa da; ezta ezer aren pareko ; munduko politika gorri ta politika churi guziak baino gorago ta aitzinago jarri bear dute Espainia-tarrek.

Eskualdunen odola, aldiz, gauza balio gutikoa da; Espainia-ko politika gora-beerak, maiteago bear ditu ukan Eskual-erritarrak, bere dola ta izaitea baino.

Espainia-tarren odola, urre bits baliotsua da beraz ; eta eskualdunena, putzu beltzeko ur ustela.

Eta hori Calvo Sotelo zenak eta Queipo de Llano-k erraitea, ezta miresteko, ezta estonatzeko; lotsagarriena, nazkagarriena, eskualdunek, Eskual-erritarrek berek orren on emaitea da.

Eta badire Espainia aldean, bai eta Frantzia aldean ere, eskualdun aunitz, Eskual-erritar aunitz, lotsagarrikeri hori on-artzen dutenak : naskagarrikeri hori egia-balitz bezela jokatzen dutenak.

MAITATZAILE.